Batzuek pertsonalitate bikoitza dute.
Nik lau ditut... larria da?

iF | iF Diseinuak

Artista Margolaria...

...eta gehiago. Nire arte lanak nagusiki isopa eta akrilikoarekin garatzen baditut ere, euskarriak anitzagoak izan ditzaket: oihala, kartoia, zura, lino-PVC, edota hiru dimentsiotan metalez.

Grafista Independentea

Inprimatzen diren euskarrientzat, nortasun grafikoentzat (logoak), ilustrazioak eta diseinuak sortzen ditut.


Web diseinatzaile eta programatzailea

Web guneak goitik behera osatzen ditut nihaurrek, izan web diseinua itxurarako, ala programazio osoa web gunearen funtzionamendu dinamikorako.

.eus domeinuen banatzaile ofiziala

PuntuEus Fundazioarekin elkarlanean, eta nire lanarekin eta baloreekin bat egiten duenez, .eus domeinuen banatzaile ofiziala naiz! :)

Artista Margolaria...

iF-ek, eskatzen eta ihesi doan ikuspegia estreinatzen du, eragozpenek aztoratua, kode artistikoak hankaz gora jarriz, tentsio bateratuen serien lanketaren bidez behin eta berriz berpizturik: kolore berdinak gutiziatu eta usatzen du, marra berak karikaturizatzen eta goresten du, irudikatzearen ukazio gisa, unibertso ihardukitzailea eta bistan askatuaren pozan, begien gozamenerako, zaurituak, berrituak, hunkituak.

John-Patrick Castet
Artista Margolaria...

Inkontzientearen Adierazpenak

2010. urte hasieran, Inkontzientearen Adierazpenak seriari hasiera ematen dio: akriliko handiak, erdi-figuratibo biegonkorrarekin, taupakaria eta ezberdina. Agertzen den Munduaren irakurketa horretan dena dago jadanik: kolore bizia kasik tribala, marra ilustratzailea formen xelebrekeriaren iturri, denaren bateratasuna, uste okerrak sutan dagoen harmoni eza, aginduzkoa eta dizdiratsua ikusten lortzen ez duenean. Gaia, politikoa, poetikoa, maitasunezkoa, egunerokoa, era guztietakoa da - soilik honen agerpenak du garrantzia, soilik marra punten arteko tartea dago lehian.

John-Patrick Castet
Artista Margolaria...

Arrak eta Garrak

2011an, Arrak eta Garrak, zentsuren iskanbilak ekarriko dituen seriaren aroa irekitzen da. Salbazio bakartia, preso atxikia den maitaleari desio aitormena: formak uzkurrak gorpuzten dira - adoretsuak, puztuak, suzkoak, prometeikoak. Inkontzientearen Adierazpenak koloreek irudikatzen dituzten formen jalgitzea goratzen badu, Arrak eta Garrak haragia goratzen du, pigmentuekin amesten duen zentzu haragikoiaren kritikaren bidez. Kritika militantea, kritika grinatsua, et honen atzeratzearen bozkarioa.

John-Patrick Castet
Artista Margolaria...

Isilduak

2012 geroztik, Isilduak seriarekin, akrilikoaren hedapenerako teknika berria agertzen da, zur gainean, isurketa, zeinen bidez askatasuna artistikoki eta ironikoki behartua den - liskarreraino. Maitasunak salaketari lekua uzten dio, gogoak, ezadostasunari. Estetikak bere asmoak isurtzen ditu, gorputza urtzen da, zatitua, perfekziorik gabea eta barregarria, mugetan geratuak, justifikazio satirikoan. Seria, bortizkeri ezezagunaren aitzinean nortasun baten eskean dabil, eta absurdoarekin topo egiten du: bizitza zapaldua da, maitasuna beste zauri bat da, margoa baizik ez da geratzen, itotako hitzen oihu isila.

John-Patrick Castet

Grafista Independentea

Grafista Independentea

logo
& nortasuna

Zure marka sortzeko edo freskatzeko banauzu. Hendaiako Herriko Etxea, Euskal Kultur Erakundea, Bista, Ttirritta Ostatua, Nexos, Auñamendi elkartea eta beste anitzek konfiantxa egin didate!

Grafista Independentea

Marrazkiak
& bisualak

Saguak ez du arkatza ordezkatuko, jendearen eskua ordezka ezina baita. Nire lanean, ohiko tresnak eta tresna numerikoak erabiltzen ditut bisualak sortzeko (Marrazkia, argazkia, muntaketa eta lanketa numerikoak). Eta irudi horiek edozein euskarritarako izan daitezke!

Grafista Independentea

Ideiatik hasita
lana ekartzeraino

Eskuorriak, aldizkariak eta abarren ekoizpena osoki nire gain har dezaket. Zure edukia nire esku utziz gero, itzulpenak (frantsesetik euskarara), diseinu grafikoa, maketazioa, inprimaketarako fitxategiaren prestatzea eta igortzea, lanaren berreskuratzea eta zure egoitzara ekartzen ahal dizut; bitartean, beste zereginetan segitzen ahal duzu!

Web diseinatzaile eta programatzailea

html5-css3

Web gune bat zure neurrira

Internet mundua azkar garatzen doa eta, bizi duen eraldaketa etengabe honetan, erabiltzen dituen hizkerek bide berean segitzen dute. HTML5 eta CSS3, internet nabigatzaile eta sistema operatibo ezberdinen mugak eta harresiak gainditzeko beste urrats bat dira. PHP eta javascript/JQuery ere baliatzen ditut aplikazio erakargarriak eta funtzionalak sortzeko.
Autoformatze iraunkorra baitezpadakoa da mundu honen garapenari segitu ahal izateko.

php

Kudeatzeko
txoko argia

PHP programazio hizkera eta MySQL datu base bikotea baliatuz, askatasun osoa daukat kudeatzeko txoko erabilerraza antolatzeko. Ez gira denok informatika inginerioak, jakina. Horregatik, antolatzen ditudan kudeatzeko txokoek eskaintzen duten sinpletasuna gustatuko zaizu, are gehiago hizkuntza anitzetako web gune BAT nahi baduzu.


responsive

Ordenagailu, eramangarri, tableta, segapoto...

Egun, web guneak teknologia berriei erantzuteko prestatuak izan behar dute: bulego ordinagailuei, eramagarriei, tabletei, segapotoei..., baita ahalmen urriko jendearen erabilpenari ere. Interneti edonundik eta edozein tresnetatik konektatzeko aukera badugu. W3C erakundearen irizpideak segituz, web garbi eta erabilerreza baten eraikuntzan parte hartzen dut.

Web gunea, domeinua eta aterpea

Web gunea, domeinua eta aterpea

Buru hausterik ez izan, dena nire gain har dezaket-eta: domeinua erreserbatu, aterpea bermatu eta web gunea sortu. Domeinuak eta aterpeak leku ezberdinetan hartze ditut, biak era autonomoan kudeatu ahal izateko, eta, .eus domeinu bat nahi baduzu, banatzaile ofiziala naiz!

.eus domeinuen banatzaile ofiziala

Lehen mailako domeinua

Euskara eta Euskal Kulturaren Komunitatearen Interneteko lehen mailako domeinua da. .EUS, hortaz, tresna bat da, euskara beste hizkuntzen mailan kokatzen duena, euskararen normalizazioan lagunduko duena eta euskararen herriari nazioarteko aitortza eskaintzen diona.

.eus Fundazioa

Bere helburua euskara eta euskal kultura sustatu eta Euskara eta Euskal Kulturaren Komunitatea kohesionatzea da.

PuntuEus Fundazioak aurkeztu zuen, 2012ko maiatzean, .eus domeinuaren eskaria ICANN erakundearen aurrean eta bera izan da, 2013ko abenduan, ICANN erakundearekin kontratua sinatu duena.

7.000 .eus!

Egun, 7.000 baino gehiago gira .eus domeinuari atxikiak!

.eus domeinuen banatzaile ofiziala

Diseinua: iF, Joaniskobaita - Purguko kurutzeko plaza - 64480 UZTARITZE [Lapurdi - EH] | +33 559 93 05 61 | +33 601 98 00 24 | Siret: 510 089 121 00022 | MdA: M960502